domingo, 10 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Eten digitalak, sarera sartzeko aukera duten pertsonen, erakundeen, gizarteen edo herrialdeen eta aukerarik ez dutenen arteko desberdintzeari egiten dio erreferentzia. Beraz, azken hauek, teknologiak eskaintzen digun aurrerakuntza sozial eta ekonomikotik at egongo dira, zentzu honetan guztiz baztertuta egonik.

Autorearen arabera, eten mota ezberdinak aurki ditzakegu:
- Ekonomikoa: herrialde bakoitzeko baldintza ekonomikoen araberako desberdintasuna.
- Hezkuntzari dagokiona: sareko abantailak bere osotasunean jasotzeko beharrezkoa da “teknologikoki hezitua” egotea, ahalik eta etekin handiagoa ateratzeko. Beraz, ordenagailu eta aparagailu asko izateak ez du hauen probetxuzko erabilera bermatzen.
- Hizkuntzari dagokiona: Internetek ingelesez hitz egiten du, horrek suposatzen duen konnotazio soziokultural eta ideologikoa kontuan hartuz.
-Generazionala: gazteen eta helduen arteko ezberdintasuna nabari da: lehenengoek teknologia berriak erabiltzen dituzten bitartean, bigarrenek, aurreko teknologiak (telebista, irratia etab) erabiltzen dituzte.
-Irakasle-ikasle: ohikoa da ikasleek irakasleek baino kontrol handiagoa izatea teknologia berriekin.
- Generoari dagokiona: gizartean gertatzen den gizonezko eta emakumezkoen arteko ezberdintasuna ere telknologia berrietan eragina du, gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago erabiltzen baitituzte IKTak.
- Psikologikoa: jakintzaren gizartetik aldenduta edo baztertuta daude hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak.

Eten digitalaren arazoa konpontzeko hartu behar diren neurriak errazak ez diren arren, idazleak zenbait ideia planteatzen du: azpiegituren ezarpenaren sortze hutsa gainditu, presentzialitatea, teknologia aproposak erantsi, hardwarean zentratzeaz gain software-ean ere zentratzea, irakasleriaren formakuntza, ikerkuntza sustatzea, hezkuntza eta industria mundua hurbilarazi eta gizartearen parte-hartzea sustatzea.
Beraz, aurreko guztia kontutan hartuz, ezinbestekotzat hartzen dut irakasleria teknologiari dagokionean prest egotea, gizarteko aurrerapenekin bat eginez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, autorearen testu osoa irakurtzeko aukera duzue hemen http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/brecha.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario