Gaitasun digitalaren gaineko bideo bi hauek http://www.youtube.com/watch?v=uXOgOJilARE eta http://blip.tv/file/941956/ ikustea gomendatzen dizuet,esanguratsuak baitira oso.
Lehenengo bideoan, Multimedia Literacy Digital Story alegia, digitalizazioak hezkuntzan izan duen eragina agertzen da. Lehenago adibidez, gorputz bat barrutik zelakoa zen jakiteko irudi bat begiratzearekin konformatu behar genuen eta orain ordea, argazkiak edota bideoak eta dena delakoa dute umeek, zuzen-zuzenean ikusteko aukera dutelarik. Honekin, hezkuntzak digitalizazioari dagokionez, izugarrizko aurrerapausoa eman duela antzeman daiteke.
Bigarren bideoan,emakume batek irakurketa eta idazketa digitalaren inguruan hitz egiten du. Sarean dagoena bilatzen, interpretatzen, kudeatzen etab... jakin behar dela azpimarratzeaz gain,guzti hau modu kritikoan erabili behar dela dio. Gainera, lotsa alde batera utzita, gure ekarpenak eta ikuspuntuak adieraztearen garrantzia azaltzen du. Hezkuntza arloan adibidez, sarean dauden materialak erabili ez ezik, hauek moldatu eta hobetu egin behar direla ere esaten du.
IKT-AK HAUR HEZKUNTZAN
domingo, 1 de mayo de 2011
domingo, 10 de abril de 2011
ETEN DIGITALA
Eten digitalak, sarera sartzeko aukera duten pertsonen, erakundeen, gizarteen edo herrialdeen eta aukerarik ez dutenen arteko desberdintzeari egiten dio erreferentzia. Beraz, azken hauek, teknologiak eskaintzen digun aurrerakuntza sozial eta ekonomikotik at egongo dira, zentzu honetan guztiz baztertuta egonik.
Autorearen arabera, eten mota ezberdinak aurki ditzakegu:
- Ekonomikoa: herrialde bakoitzeko baldintza ekonomikoen araberako desberdintasuna.
- Hezkuntzari dagokiona: sareko abantailak bere osotasunean jasotzeko beharrezkoa da “teknologikoki hezitua” egotea, ahalik eta etekin handiagoa ateratzeko. Beraz, ordenagailu eta aparagailu asko izateak ez du hauen probetxuzko erabilera bermatzen.
- Hizkuntzari dagokiona: Internetek ingelesez hitz egiten du, horrek suposatzen duen konnotazio soziokultural eta ideologikoa kontuan hartuz.
-Generazionala: gazteen eta helduen arteko ezberdintasuna nabari da: lehenengoek teknologia berriak erabiltzen dituzten bitartean, bigarrenek, aurreko teknologiak (telebista, irratia etab) erabiltzen dituzte.
-Irakasle-ikasle: ohikoa da ikasleek irakasleek baino kontrol handiagoa izatea teknologia berriekin.
- Generoari dagokiona: gizartean gertatzen den gizonezko eta emakumezkoen arteko ezberdintasuna ere telknologia berrietan eragina du, gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago erabiltzen baitituzte IKTak.
- Psikologikoa: jakintzaren gizartetik aldenduta edo baztertuta daude hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak.
Eten digitalaren arazoa konpontzeko hartu behar diren neurriak errazak ez diren arren, idazleak zenbait ideia planteatzen du: azpiegituren ezarpenaren sortze hutsa gainditu, presentzialitatea, teknologia aproposak erantsi, hardwarean zentratzeaz gain software-ean ere zentratzea, irakasleriaren formakuntza, ikerkuntza sustatzea, hezkuntza eta industria mundua hurbilarazi eta gizartearen parte-hartzea sustatzea.
Beraz, aurreko guztia kontutan hartuz, ezinbestekotzat hartzen dut irakasleria teknologiari dagokionean prest egotea, gizarteko aurrerapenekin bat eginez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, autorearen testu osoa irakurtzeko aukera duzue hemen http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/brecha.pdf
lunes, 28 de marzo de 2011
INFORMAZIOAREN GIZARTEA
nfomazio teknologia (IT: informatika, telekomunikazioak) gizarteko esparru desberdinetan hedatzen doan neurrian, azken bolada honetan “informazioaren gizarteaz” hitz egiten da nonahi. Berrikuntza tekniko eta sozial haundiak datozela esaten da behin eta berriro, baina nekez egiten da kontzeptu horri buruzko azterketa sistematiko eta kritikorik. Komunikazio honek bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, informazioaren gizarteari buruzko ikuspegi nagusien deskribapena eta azterketa kritikoa egiten da (determinismo teknologikoa, berregituraketa eta postforismoari buruzko teoriak, eta ikuspegi kritikoak). Bigarren zatian IT-k organizazioetan duen eragina aztertzen da, organizazioen egiturari, lanaren antolaketari eta teknologiaren inplementazio prozesuari begiratuz.
lunes, 7 de marzo de 2011
Testu birsartua aproba
Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.
sábado, 5 de marzo de 2011
Makina gu gara
Makina gu gara, guk geuk antolatzen baititugu ordenagailuko datu guztiak. Egunero ari gara datu berriak sartzen ordenagailuan, eta beraz, guk ematen diogu ordenagailuan dagoen guztiari zentzua.
HTML eta XML ezberdindu behar dira. HTML dokumentu web baten estruktura definitzeko sortu zen eta paragrafo bati erreferentzi egiten dion elementu estrukturala da. XML ostera, edukia du helburu, datuak esportatuak izan daitezke eta datuak elkartrukatzeko aukera ematen du.
Hainbat gauza berpentsatu behar izango ditugu oraingoan. Informazioa gero eta eskuragarriago eta elkartrukatzea etengabe gertatzen deneko garai honetan,autore eskubideak etab inoiz baino arriskutsuagoak izango dira, oso erraza delako "kopia pega" delakoa egitea.
lunes, 14 de febrero de 2011
martes, 8 de febrero de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)